TRES DÍAS CON EL GRAJO José Luis Nietoren kontakizuna da; piano-jotzaile ospetsua da eta bere kontzertuan tarteka-marteka José Luis Nietok berak kontatzen du.
Istorio honek hamahiru koadro zeharkatzen ditu (Euria; Udaberria; Sua; Arima; Abiatzea; Elkarrizketa bat; Haizetea; Eskolako Patioa; Kanpai Ortodoxoak; Gerra; Elegia eta Errusiar Zirkoa), eta koadroetako bakoitza Sergei Rachmaninov konpositore errusiarraren musika pieza baten ispirituarekin uztartzen da.
Antzezpen honen bitxikeria berezi gisara, hiru une desberdinetan, ikus-entzuleek erabakiko dute istorioaren bilakaerak nola jarraituko duen.
Patricio Musalem zinegile txiletarrarekin elkarlanean, ikuskizun honetan, pianoa jotzen den bitartean, soinu efektu batzuk erreproduzitzen dira, eta piano hotsa osatzen dute, betiere pieza bakoitzarekin bat etorriz eta zati literarioarekin bat eginez.
Jon Plazaola | Noemí Ruiz PENTACIÓN ESPECTÁCULOS & TXALO PRODUCCIONES
Juan eta Laura. Laura eta Juan.
Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.
Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin?… Eta guzti hori da Moko zorrotza.
Euskadiko onenetariko aktoresa talde honek komeria honetan txikitako lagun koadrila bat osatzen dute. Asteburu pasa joango dira landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala: trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga… eta erlauntz bat.
We use our own and third-party cookies to ensure the website works properly, measure usage, and improve our services. You can accept all cookies, reject non-essential cookies, or configure your preferences. Cookie policy
Configure cookies
Required for the website to work correctly. They cannot be disabled from this panel.
Help measure site usage and improve its content.
Allow advertising, campaign measurement, or ad personalization.
Store preferences or enable non-essential external content.
Esta página utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios: Más información.