GAZTA EGUNA

Azaroaren 1ean, Turtziozen

Gazta Azokaren edizio berria Turtziozen, datorren azaroaren 1ean

Beste urte batez, Manu Coteron herriko alkate eta ekitaldi honen sustatzaile nagusiaren eskutik, Turtziozek bere Gazta Azoka itxarotuna ospatuko du.

Bertan, produktu honen zaleek gazta-aukera paregabeaz gozatu ahal izango dute, bai bertako zein beste eskualde batzuetako gaztekin.

Azoka datorren azaroaren 1ean egingo da, 10:00etatik 15:00etara, Turtziozko zezen-plazaren eta La Puente Jauregi enblematikoaren lorategiaren artean banatuta.

Aurten, azokak 40 postu inguru izango ditu. Gaztari eskainitakoaz gain, bertaratzen direnek nekazaritzako elikagaien beste produktu batzuen standak ere aurkituko dituzte (ogia, euskal pastela, eztia, oruzoa, mehatz-hesteak…), baita artisautza-postuak ere (larrua, zura…), publikoari esperientzia oso bat eskainiz.

Ohitura denez, jardunaldia Turtziozko Ardi Gazta Txapelketa ospetsuarekin amaituko da. 14:30ean, epaimahai espezializatu batek hiru gazta onenak aukeratuko ditu lehia estu honetan parte hartzen duten guztien artean.

Sariak:

  • Lehen sailkatua: 450 euro + txapela
  • Bigarren sailkatua: 300 euro
  • Hirugarren sailkatua: 150 euro

Sari banaketa amaitutakoan, gazta irabazle guztien DASTAKETA egingo da bertaratutako jendearen artean.

Aurten haurrentzako jarduera ugari izango ditugu: gaztelu puzgarriak, margo-tailerrak eta puxika-jolasak.