Berriro Mª Luisa Merlo Meatzari Aretoan: 76 urteko ama bat eta berrogeita hamarreko semea oso mundu desberdinetan bizi dira. Jaimek emaztea du, bi seme, etxe ederra, bi auto eta zaindu beharreko amaginarreba; ama, berriz, bakarrik bizi da, eta duintasunez darama zahartzaroa. Baina egun batean ezustekoa izango da: Jaime enpresatik kaleratuko dute, eta ezingo dio bizimoduari eutsi.
SOLITUDES
Martxoak 16 larunbata
Kukunka Teatro
Ordua: 20:00 · Sarrerak: 15 € · Meatzari Aretoa (Muskiz) MAX Saria 2018ko lanik onenari
Zahar bat, zeinaren bizitzako ilusiorik handiena emaztearekin kartetan jolastea den, bat-batean, alargun geratuko da. Semeak eta ilobak bere ardura hartuko dute: zaindu egiten dute, baina lagundu ez. Aitonak ez du lortuko ulertaraztea konpainia dela behar duen bakarra, eta kalera aterako da partidarako lagun bila. Kalean prostituta berri bat bakarrik aurkituko du.
Agertokian 7 kideko antzerki talde baten antzezpenak eta irudien aminazioak uztartuko dira, bibolin-jole baten barne munduan murgil gaitezen: ALICIA. Munduko bibolin-jolerik onena izatea amesten du, baina ametsa ez da egia bihurtuko. Eta egia bihurtzen ez diren ametsak amesgaizto izugarri bihurtzen dira…
We use our own and third-party cookies to ensure the website works properly, measure usage, and improve our services. You can accept all cookies, reject non-essential cookies, or configure your preferences. Cookie policy
Configure cookies
Required for the website to work correctly. They cannot be disabled from this panel.
Help measure site usage and improve its content.
Allow advertising, campaign measurement, or ad personalization.
Store preferences or enable non-essential external content.
Esta página utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios: Más información.