KANPONMARTXO ERANDIO 2017, 30 ABRIL

KANPONMARTXO ERANDIO 2017, 30 ABRIL

30 ABRIL, LUTXANA- ERANDIO

11:00. Comienzo. Trikitilaris

12:00. Danzas vascas

13:30. bertsolaris

15:00. Comida popular

16:00. Cánticos populares tras la comida

16:00. Herri kirolak infantiles

17:30. Romería infantil: Xilipurdi

18:30. Concurso entre cuadrillas

20:00. Romería con el grupo "Luhartz"

Y durante el día: hinchables, tiro con arco, juegos, sorpresas, txoznas, música, talo...
KANPOMARTXO-2017-kilkirtxurekin
Kanpomartxo, Erandioko euskaltzaleen topagunea legez Berbotsek berreskuratu zuen ekintza da.

Aurten Kanpomartxo Lutxanako auzoan izango da, apirilaren 30ean, domenkan. Goizeko 11etatik aurrera eta gauera artean. Kanpomartxoko prestaketetan Berbotsek, herriko kultur elkarte desberdinak eta norbanakoak lagun ditu. Euskatzaleok lankidetzan egitaru oparoa antolatzen dugu.(Egitaraua atxikitu nizuna) Egunean zehar trikitilariak, euskal-dantzen emanaldia, umeentzako puzagarri, tailerrak eta ikuskizunak, herri-bazkaria, bertso-saioa Itxaso Paya eta Anjel Mari Peñagarikano, Kuadrilen arteko lehiaketa, umeen arteko lehiaketa egongo dira eta egunari amaiera emateko erromeria Luhartzen eskutik.

KAMPOMARTXO :
Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta.

Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna. Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:

· Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea
· Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea
· Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea
· Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea
· Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea
· Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies