Eta egunean zehar: umeentzako puzgarriak, arku jaurtiketa, jokoak, sorpresak, txozna, musika, taloa...
Kanpomartxo, Erandioko euskaltzaleen topagunea legez Berbotsek berreskuratu zuen ekintza da.
Aurten Kanpomartxo Lutxanako auzoan izango da, apirilaren 30ean, domenkan. Goizeko 11etatik aurrera eta gauera artean. Kanpomartxoko prestaketetan Berbotsek, herriko kultur elkarte desberdinak eta norbanakoak lagun ditu. Euskatzaleok lankidetzan egitaru oparoa antolatzen dugu.(Egitaraua atxikitu nizuna)
Egunean zehar trikitilariak, euskal-dantzen emanaldia, umeentzako puzagarri, tailerrak eta ikuskizunak, herri-bazkaria, bertso-saioa Itxaso Paya eta Anjel Mari Peñagarikano, Kuadrilen arteko lehiaketa, umeen arteko lehiaketa egongo dira eta egunari amaiera emateko erromeria Luhartzen eskutik.
KAMPOMARTXO :
Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta.
Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna. Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:
· Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea
· Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea
· Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea
· Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea
· Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea
· Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea
We use our own and third-party cookies to ensure the website works properly, measure usage, and improve our services. You can accept all cookies, reject non-essential cookies, or configure your preferences. Cookie policy
Configure cookies
Required for the website to work correctly. They cannot be disabled from this panel.
Help measure site usage and improve its content.
Allow advertising, campaign measurement, or ad personalization.
Store preferences or enable non-essential external content.
Esta página utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios: Más información.