Gorbeia Suzien Skyrace 2023

Gorbeia Suzien Skyrace 2023

Irailearen 23an, Zeanuri (Bizkaia)
GORBEIA SUZIEN MERRELL SKYRACE ARAUDIA 2023 1. Eguna eta lekua: Gorbeia Suzien Merrell mendi lasterketaren X. edizioa 2023ko irailaren 23an izango da. Zeanuriko herrigunetik abiatuko da goizeko 9etan. 2. Ibilbidea: 32 kilometro luze eta 2400m desnibel positibo izango ditu Gorbeiako parke naturalean zehar. Antolakuntzak ordezko ibilbide bat prestatuta izango du, ibilbidean edo lasterketaren prestaketan arazoak sortzekotan. Ustekabeko arrazoi pisutsu batengatik antolakuntzak lasterketa bertan behera uzteko ahalmena izango du. Kasu horretan, antolakuntzak beste data bat ezarriko du lasterketa egiteko. 3. Puntuagarria: SKYRUNNER WORLD SERIES-eko PREMIER proba izango da. Araudiak:

HOME
4. Parte hartzea: 18 urtetik gorako edozein korrikalarik har dezake parte. Izena ematen duen orok araudi hau eta ISFk ezarritakoa bete behar ditu. Antolakuntzak ondorioztatzen badu parte hartzaileren batek lasterketaren osotasunari kalte egin diezaiokeela, honen parte hartzea ukatzeko ahalmena izango du. 5. Kategoriak: Emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua egongo dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies