Gazte eguna Larrabetzun

Uztailak 29

Hori Bai gaztetxeak Gazte Egune antolatu du Larrabetzun uztailaren 29rako.Urtero moduan, egun osoko jai erraldoia prestatu dute Euskal Herriko gazteak batzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko.

Jaia goizean hasiko da, Kittu taldearen eskutik. Horiek Euskal Herriko gaurko eta betiko abestiak euren estilo propioan joko dituzte kalez kale. 15:00etan bazkaria izango da. Han izena emateko, posta elektronikoa idatzi behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbidera, uztailaren 23a baino lehen. Menu beganoa eskatzeko aukera ere badago. 17:00etatik aurrera olinpiadak egingo dira eta horiek bukatzen direnean, 19:30ean, Sakatu elektrotxaranga kalejiran ibiliko da herritik.

Gauean, 22:15ean, ekitaldi labur bat egingo da eta ostean, 22:30etik aurrera, musikaren txanda izango da: Belako, Kaleko Urdanga eta Raimundo el Castanero. Gainera, gauean dj batzuk arituko dira Hori Bai gaztetxean: Pantx Records, Denso eta Puñales.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies