Iritsi da askok urte osoan itxaroten duten asteburua: Erdi Aroko Merkatuaren asteburua. Aurten ere, maiatzeko bigarren asteburuan egingo da; zehazki, 12an eta 13an.
Zer esan gure hiribildua goitik behera aztoratzen duten egun magiko hauei buruz? Oraingoan, azpimarragarriena da 20 urte pasatu direla 1999 hartatik; urte horretan, hiribilduaren VIII. mendeurrena ospatzeko eta bertako kaleen Erdi Aroko atrezzoa aprobetxatuz, halako merkatu bat egin zen, San Jose eguneko ohiko artisau-azoka egin beharrean. Orduko hartan hiru egun iraun zuen, eta hasiera-hasieratik herritar asko inplikatu ziren eta arrakasta handia izan zuen.
Mendeari agur egiten zion urte horretatik gaur egun arte, Erdi Aroko Azokak ez du hazi besterik egin; mugak gainditu ditu, eta Estatuko onenetarikoa bihurtu da, onena ez esatearren.
Eta urteurren borobil honetarako, berritasunak asko eta askotarikoak dira, eta, bereziki, ikuskizunetan eta haiez gozatzeko denboran jarriko da arreta. Hemen argitaratzen dugun liburuxkan edizio honen berritasun, zonalde eta egitaraua ikusteko aukera izango duzu.
Herri -Antzezpena
Ohi denez, Azokaren lehenengo egunean, larunbatean, hilak 12, Balmasedako 400 auzokide baino gehiagok Erdi Aroko gertaera historiko bat antzeztuko dute. San Severino plazan izango da 12:00etatik aurrera.
“XVII. mendeko Inkisizioa eta eskumikuak”
Antzezpen berri honen bidez, Inkisizioak Hiribildua bisitatuko du. Antzezpena ustekabeko bisita hori iragartzen duen gutunarekin hasiko da. Ikuskizuna osatzeko ofizio santuari eta eskumikuei lotutako pasarte historikoak elkartu dira. 1600. urtean Bizkaiko Hiribildu txiki honetan Inkisizioaren bisitak sortzen zuen beldurra ikusleei transmititzeko, kontu handiz aukeratu da obrari lagunduko dion musika. Bertaratuek ikusi ahal izango dute nolakoa zen eskumiku-prozesua, orain arte antzeztutako eduki dramatikorik handiena duen ikuskizunetako baten bidez. Gaueko Ikuskizunak
· Companyia Del Foc:
· Balmaseda Hiribilduko Erdi Aroko Azokaren XX. Urteurreneko ikuskizuna:
La Companyia Del Foc taldeak placer handiz aurkezten du Balmasedako Erd iAroko Azokaren XX. Urteurrena dela-eta eginiko ikuskizuna. Erabat pertsonalizatua da eta urteurrenerako bereziki prestatu dute. Ikuskizun hau su-gaztelu tradizionaletik harago doa, jeinu eta demonioen sua erabiltzen du fantasia bat sortzeko, Balmasedako Erdi Aroko Azokaren historia omentzeko.
· Suteen simulazioa:
Sutea udaletxeko fatxadan gauzatuko da; horretarako, bost balkoi, bost leiho eta bost arku erabiliko dira. Horrez gain, musika jarriko da ikuskizunean eta, urtero bezala, berrikuntzak egingo dira, ikus-entzule guztiak ez hotz ez bero utziko dituztenak
We use our own and third-party cookies to ensure the website works properly, measure usage, and improve our services. You can accept all cookies, reject non-essential cookies, or configure your preferences. Cookie policy
Configure cookies
Required for the website to work correctly. They cannot be disabled from this panel.
Help measure site usage and improve its content.
Allow advertising, campaign measurement, or ad personalization.
Store preferences or enable non-essential external content.
Esta página utiliza cookies y otras tecnologías para que podamos mejorar su experiencia en nuestros sitios: Más información.