Via Crucis Balmaseda

Balmaseda | Pasio biziduna | Martxoak 29-30


Balmasedako Gurutze Bide Biziduna osatzen duten ekitaldien egitaraua aurkezten dizugu. Pausoen prozesioak eta antzezpenak hiribilduko gune historikoan egingo dira. Azken Afarirako eta Pilatoren Epaiketarako sarrera behar da.

Sarreren salmenta

Ohar garrantzitsuak
Garaiz etortzeko eskatzen da; izan ere, antzezpenak hasi baino 15 minutu lehenago itxiko dira sarbideak, mundu guztia bere lekuan egon dadin.
Inor ezingo da barrutira sartu antzezpena hasi eta gero, nahiz eta dagokion sarrera izan.
Gogorarazten dugu debekatuta dagoela antzezpenean zehar erretzea, sakelako telefonoak itzalita izan behar direla eta isilik egon behar dela, antzezpenarekiko errespetuagatik.
Debekatuta dago flasha erabiltzea (Begiratu gomendioen orria).

Ibilbidea

Pausoen Prozesioa
Ostegun Santua (19:00)


Prozesioa San Severino plazatik aterako da; handik, Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz joko du, gero abiapuntura itzultzeko.
Pausoekin batera erromatarrak eta penitenteak doaz. Azken horiek txanoak jantzita eta oinutsik doaz, lepoan gurutzeak daramatzatela. Kolitza abesbatzak eta Azkoaga musika-bandak ere parte hartzen dute.
Ibilbidea: San Severino plaza, Hedegile kalea, Foru plaza, Martin Mendia kalea, Markes plaza, eta berriz San Severino plaza.

Azken Afaria
Ostegun Santua (21:30)


Ordubete inguruz, honako eszena hauek antzeztuko dituzte: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifasek gidatutako apaizen aurreko epaiketa. Kaifasen hitzekin (“orain Pontzio Pilato gobernadore erromatarraren aurrera eramango zaituzte, zure zoria erabaki dezan”) bukatuko da ostegun gaueko antzezpena; hurrengo goizean hasiko da berriz ere.

Sarreren prezioak:
Aulkiak: 3€
Orokorra: doan

Pilatoren epaiketa
Ostiral Santua (9:30)


Lehenik eta behin, Judas urkatuko dute. Gero, Jesusen epaiketa egingo dute Pretorioan, Pontzio Pilatoren aurrean, bai eta Jesusen zigorkatzea, Barrabas askatzea eta Ecce Homo ere. Halaber, lehen erorialdia, eta Maria Magdalenarekin eta Andre Maria Birjinarekin topo egitea antzeztuko dituzte.
Sarreren prezioak: :
Aulkiak, 1.lerroa: 13€ · Aulkiak, 2.lerroa: 11€ · Aulkiak, 3.lerroa: 11€

Gurutze Bidea
Ostiral Santua (10:30)


Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalena, Andre Maria Birjina, Beronika, Apostuluak eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuk izango ditugu.
Kristoren kalbarioaren azken uneak 50 metro zabal eta 15 metro altuko agertokian antzeztuko dira. Emanaldi ikusgarri eta dramatikoa izango da; bertan, Jesusek azken hitzak esango ditu, hil aurretik. Gero, gurutzetik jaitsi eta hilobira eramango dute. Hor bukatuko da antzezpena.

Lurperatzearen Prozesioa
Ostiral Santua (19:00)


Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalena, Andre Maria Birjina, Beronika, Apostuluak eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuk izango ditugu.
Pausoen kalitateari eta pertsonaien itxura ilunari esker, prozesioa benetan tristea izatea lortzen da, nor bere baitan biltzekoa.
Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Hedegile eta Martin Mendia kaleetatik igaroko da eta abiapuntura itzuliko da.

Isiltasunaren Prozesioa
Ostiral Santua (21:30)


Bisitarientzat ez da oso ezaguna, baina berezienetako bat da. Erromatarrek laguntzen dituzte, heriozko isiltasunean, Kristo Hilerrikoaren eta Andre Maria Nahigabetuaren pausoak hilerriraino. Han, otoitz labur baten ostean, Kristoren pausoa bere ohiko lekuan jartzen da, alegia, hilerriko kaperaren hormetako batean, eta Andre Maria Nahigabetua hartuta elizara itzultzen da prozesioa. Bertaratzen diren ehunka pertsonek kandelekin laguntzen dute prozesioa.
Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martin Mendia kaleetan zehar igaroko da, gero, El Millonario zubia gurutzatu eta, ondoren, hilerrirako bidea hartuko du.
LEHIAKETA

Lehiaketaren lehen hiru edizioen arrakasta ikusita, eta ehun argazki baino gehiago aurkeztu direla aintzat hartuta, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak Javier Maria Santa Colomaren omenezko argazki lehiaketa tematikoaren V. edizioa egingo du. Webgunearen atal honetan lehiaketan parte hartzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu: argazki-formatuari buruzko informazioa, euskarriak, aurkezteko epean, arauak…

Elkarteak parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Sariak handiak dira: irabazleak 1.000 € jasoko ditu. Gainerako sariak eta datuak oinarrietan ikus ditzakezue. Hortaz, parte-hartzaileei eskatzen diegu oinarriak arretaz irakur ditzatela.

Bestalde, errespeturik handiena eskatu nahi genuke Gurutze Bideari lotutako ekintza guztietan. Beraz, Gurutze Bidea eragotziz atera diren argazkiak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Egitasmo honen bidez Javier Maria Santa Colomaren memoria omendu nahi dugu. Elkarteko kide izan zen 30 urtez baino gehiagoz eta haren oroipenak egunero laguntzen gaitu .

NOVEDADES 2018

- Por primera vez se instalará una pantalla gigante en la Plaza del San Juan, durante el Viernes Santo, donde los visitantes podrán seguir en directo el tránsito del Vía Crucis de Balmaseda por las calles de la Villa.
- Se realiza una redistribución de las estaciones a lo largo del recorrido, cuya novedad más importante es que la tercera caída se desarrollará en la Plaza del San Juan. Con este cambio, se pretende beneficiar al público posibilitando la visualización de todas las escenas representadas.
- Durante este año, se realizará en directo y a través de la web www.viacrucisbalmaseda.com, se podrá ver la retransmisión en directo y a través del streaming, tanto de la representación del Jueves Santo como la del Viernes Santo.
- Se realizará una restauración completa del escenario del Calvario, con el objetivo de dar un mayor realismo a las escenas.
- Se ha desarrollado una sistema de control online, de tal manera que todos los asistentes el jueves santo, podrán saber a través la web www.viacrucisbalmaseda.com los lugares y los espacios libres disponibles para poder aparcar, lo que sin duda ayudará a los visitantes a localizar un lugar donde aparcar.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies