BALMASEDAko agenda – urtarrila

BALMASEDAko agenda – urtarrila

B12

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak La Encartadan

Boinas La Encartada Museoak tailerren programarekin jarraituko du Gabonetako oporraldian. Egunero eta urtarrilaren 5era arte, apaingarriak egiteko bi tailer eskainiko dira, adinaren araberakoak. Pertsona bakoitzak euro bateko prezioa ordaindu beharko du. Tailerrak 12:00etan hasiko dira eta ordu eta erdi iraungo dute. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaizkie. Nahitaezkoa da erreserba egitea. Horretarako, deitu 946800778 telefono-zenbakira edo idatzi laencartada@bizkaia.eus helbidera.
B10

Errege Magoen desfilea

Errege Magoek Balmasedara etorriko direla baieztatu dute. Urtarrilaren 5ean etorriko dira, arratsalde eta gau magikoak baitira. Zuzenean iritsiko dira Ekialdetik, haur guztiak hartu eta Gabon hauetarako zer nahi duten jakiteko. 18:30ak aldera San Severino plazan izango dira, karrozekin Enkarterriko etorbidean eta Alde Zaharrean zehar desfilatuko du ondoren.
B1

Zinea: SUBURBICON

Urtarrilak 6, 7 eta 8: 19:30ean.
Generoa: krimena, komedia. Zuzendaria: George Clooney. Aktoreak: Matt Damon, Julianne Moore, Noah Jupe, Glenn Fleshler. Ez da gomendagarria 16 urtetik beherakoentzat.
50. hamarkadaren amaiera. Kanpoaldeko auzo aberats batean, non etxeak oso antzekoak eta handiak diren, bizitza perfektua dela dirudi eta lasaitasun-giroan bizi dira denak. Baina tokiko harmonia hautsi egingo da familia afro-amerikar bat auzora iristen denean.
B3

Zinea: PERFECTOS DESCONOCIDOS

Urtarrilak 12: 20:00etan.
Urtarrilak 13: 19:30ean eta 22:30ean.
Urtarrilak 14 eta 15: 19:30ean.
Generoa: komedia dramatikoa. Zuzendaria: Álex de la Iglesia. Aktoreak: Belén Rueda, Eduardo Noriega, Dafne Fernández, Juana Acosta, Ernesto Alterio, Eduard Fernández eta Pepón Nieto. Ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat.
Ilargi-eklipse batek hiria sorgindu duela dirudi eta gure protagonistengan eragin handia du. Afaltzeko elkartu diren lagun-taldea dira. Dena doa behar bezala, ideia bat burura etortzen zaien arte. Zer gertatuko litzakete telefono guztiak mahaiaren gainean utziko balituzte, beste guztien eskura?
B4

Zinea: QUE BAJE DIOS Y LO VEA

Urtarrilak 19: 20:00etan.
Urtarrilak 20: 22:30ean.
Urtarrilak 21 eta 22: 19:30ean.
Generoa: komedia. Zuzendaria: Curro Velázquez. Aktoreak: Karra Elejalde, Alain Hernández, El Langui, Joel Bosqued. Ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoentzat.
Porrot egiteko zorian dagoen monasterio bat salbatzeko aukera bakarra Europa mailako "Champion Clerum” futbol-txapelketan parte hartzea da. Erlijiosoek besterik ezin dute izena eman. Saria lortuta monasterioa luxuzko hotela bilakatzea saihestuko lukete. Arazo bakarra dago: monasterioan batek ere ez daki futbolean jokatzen.
B5

Zinea: PADDINGTON 2

Urtarrilak 20: 19:30ean.
Urtarrilak 21: 17:00etan.
Generoa: animazioa, komedia. Zuzendaria: Paul King. Egokia da 6 urtetik gorako haurrentzat. Gruber jaunaren antzinako gauzen dendan, Paddington hartzak pop-up liburu liluragarria aurkituko du. Izeba Lucy-ri bere mendeurrenean emateko opari bikaina da. Baina liburua erosi ahal izateko, Paddingtonek lan bitxi batzuk egin beharko ditu. Dena nahasiko da liburua lapurtzen dutenean. Orduan, Paddingtonek lapurra harrapatu beharko du, Brown familiaren laguntzarekin.
b6

Zinea: THE DISASTER ARTIST

Urtarrilak 27: 19:30ean eta 22:30ean.
Urtarrilak 28 eta 29: 19:30ean.
Generoa: drama, komedia, biografia. Zuzendaria: James Franco. Aktoreak: James Franco, Dave Franco, Seth Rogen, Alison Brie.
The disaster artist filmak Tommy Wiseau eta Greg Sestero aktoreen arteko harremanaren hasiera kontatzen du. Wiseau aktorea, idazlea eta The Room (2003) kultuzko filmaren zuzendaria da. Citizen Kane filmaren maila duela diote, baina film txarren artean. Era berean, filmean bi pertsonaiek euren ibilbideetan bizi zituzten arazoetan sakontzen da, bai eta ondoren eginiko filmekin lortu zuten arrakastan ere.
B7

Ikastaroak Emakumearen Etxean

Urtarrilean Berdintasun Arloak diruz lagundutako bi ikastaro jarriko dira martxan. Emakumearen Etxean irakatsiko dira. Oraindik lekua dago; beraz, gizon nahiz emakume izan, ez izan zalantzarik eta eman izena:
- Psikologia eta Garapen Pertsonaleko ikastaroa: erabateko diru-laguntzarekin, otsailaren 5tik maiatzaren 7ra bitarte irakatsiko da, astelehenetan, 16:30etik 18:30era.
- Ingeles praktikoko ikastaroa: asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era, urtarrilaren 10etik martxoaren 21era. Partzialki diruz lagundua, hiru hilekoak 45 euroko prezioa izango du.
-Emakumeak zinemaren bidez ahalduntzeko ikastaroa: erabat diruz lagunduta. Asteazkenetan eskainiko da, apirilaren 11tik maiatzaren 30era bitartean, 10:00etatik 12:00etara.
B8

Doako zerbitzu juridikoa

Berdintasun Arloak doako aholkularitza juridikoa jasotzeko zerbitzua jartzen du zure esku, legearen inguruan dituzun zalantzekin laguntzeko. Hitzordua eskatu behar da:
-08:00etatik 12:30era. Abenduaren 11n, eta urtarrilaren 8an eta 22an.
-16:30etik 19:30era. Abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean eta 29an.
B9

Masaje linfatikoa

Datorren abenduaren 21ean, goizean, etor zaitez Emakumearen Etxera masaje linfatikoaren onurak probatzera. Saioek 32 euroko prezioa dute; izan ere, Berdintasun Arloak diruz lagundu ditu hein batean. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.
b10

Ikasteko tekniken tailerra

Udalaren Gazteria Zerbitzua, BalmaZ, ikasteko teknikei buruzko tailer bat prestatzen ari da DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat, Zubi Zaharra ikastolarekin eta Balmasedako BHIarekin elkarlanean. Bi orduko hiru saiotan, eskolako emaitzak hobetu ahal izateko funtsezkoak diren alderdiak landuko dira: motibazioko eta autoestimuko ariketak, azpimarratzeko teknikak, eskema eta laburpenak prestatzea, gaiaren arabera ikasteko modu egokia, eta abar.
Tailerra urtarrilaren 2, 3 eta 4an irakatsiko da, 10:00etatik 12:00etara, Emakumearen Etxean. Lortu informazioa BalmaZ-en. Plaza mugatuak dira.
b11

Mendi Elkartearen irteera

Balmasedako Mendi Elkarteak egun erdiko txango bat egingo du Ogoñora (305 m), Elantxobera, urtarrilaren 14an. Animatu parte hartzera eta urtea naturaz gozatuz hastera.
B13

La Roblako trenbideari buruzko erakusketa

San Roque hotelean La Roblako trenbidearen 125. urteurrenari buruzko argazki-erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 21era arte. Euskotren enpresa publikoaren jabetzako Burdinbidearen Euskal Museoak egin du erakusketa, La Roblako trenbidearen lehen atala, Balmasedaren eta Espinosa de los Monterosen artekoa, duela mende eta laurden zerbitzua ematen hasi zela gogora ekartzeko. Denborak aurrera egin ahala, Europako bide metrikoko linea luzeena bihurtu zen.
B2

Zinemari buruzko hitzaldia

Fina Salegi ekoizleak eta Fernando López Castillo zinemagileak zinemari buruzko hitzaldia emango dute datorren urtarrilaren 27an (larunbata), 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. Zehazki, zazpigarren artearen ekoizpen eta zuzendaritzari buruz arituko dira euskal zinemagintzan eskarmentu handia duten bi profesional horiek. Argigarri gisa, Fernandok zuzendutako dokumental laburra proiektatuko dute.
b12

Hurrengo pilota- partidak

Pilotazale Klubak hurrengo pilota-partiden berri eman digu; besteak beste, Bizkaiko Kluben Txapelketakoak:
Finalak: abenduaren 23an, 17:00etan.
Eskuz binakako gazteak, 2.maila
Eskuz binaka, 22 azpitik
Eskuz binakako seniorrak, 4. maila
Eskola-egutegiaren barruan:
Umetxoak A: urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an.
Umetxoak B: urtarrilaren 13an eta otsailaren 27an.
Umeak B: urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an.
Gaztetxoak B: urtarrilaren 20an eta otsailaren 3an.
Enkarterri Lehiaketa, federatu seniorrak: abenduaren 16an.
Enkarterriko finalak: urtarrilaren 27an, Balmasedan.
Elkarretaratzea antolatzen ari dira Bizkaiko Kluben Txapelketan parte hartzen ez duten binakako federatuentzat, 2018ko abenduaren 27rako, Balmasedan jokatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies