BALMASEDA agenda – abendua

BALMASEDA agenda – abendua

B1

2018ko Gabonetako Haur Parkea

Aurtengo Gabonetan ere, urte berria heldu dela ospatzeko, haur-parkea izango dugu Balmasedan urtarrilaren 2tik 5era, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hilaren 5ean goizez baino ez da egongo zabalik.
Ahalegina egin dugu jarduera hezigarri gehiago, teknologia berrien inguruko jarduerak eta 14 urtera arteko haurrengan balio moralak sustatzen dituzten taldekako jarduerak antolatzeko. Aurten, udal-pilotalekua Erdi Aroko gotorleku bilakatuko da, eta garai hartako abentura eta jolas guztiak bilduko dituen gune magikoa izango da. Hala, aisialdi-gune horretaz familian gozatzera gonbidatzen zaituztegu. .
Denetarik egongo da: bola-igerilekua, psikomotrizitatea txikienentzat, zenbait puzgarri, ludoteka bat hainbat txokorekin (jolas erraldoiak, har handia, koloreztatzeko txokoa…), zutoin eraislea, game zonea bideo-jokoekin, ohe elastikoak, familian egiteko kirol-jolasak, makillajea, eskulanen tailerrak… Bestalde, urtarrilaren 3an, 18:30ean, Pinilla magoaren ikuskizunaz gozatuko dugu; hilaren 4an txokolate-jana egingo da 19:00etan; eta azken egunean, 12:30ean, Partymanek haur-parkea girotuko du aurtengo edizioari bukaera emateko.
B2

Gabonetako mahai erdiko apaingarrien lehiaketa eta erakusketa

AECCk Gabonetako Mahai Erdiko Apaingarrien XIX. Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Doan eman daiteke izena, eta erabilitako materialek ezingo dute 18 eurotik gorako kostua izan. Gorostia baldin badute, kanpoan geratuko dira. .
Izena emateko egunak abenduaren 19a (18:00etatik 20:00etara) eta abenduaren 20a dira (11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara), Klaret Antzokian. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 20an bertan jakinaraziko da, 18:00etan, eta hobekien sailkatutako lau mahai-erdiak sarituko dira. Gainera, sari gehiago ere badaude, eta sariak banatzeko ekitaldian dauden parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira. .
Aurkeztutako lanak Klaret Antzokian erakusgai jarriko dira, abenduaren 21ean eta 22an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
B11

Masaje linfatikoa

Datorren abenduaren 21ean, goizean, etor zaitez Emakumearen Etxera masaje linfatikoaren onurak probatzera. Saioek 32 euroko prezioa dute; izan ere, Berdintasun Arloak diruz lagundu ditu hein batean. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.
B3

"Goa!zen"

Gazteenen artean arrakasta handia bildu duen telesaila Klaret Antzokira iritsi da antzerki gisa. Abenduaren 22an egingo da, eta eskari handia dagoenez bi saio programatu dira. Lehenengo saioa 17:00etan izango da, eta bigarrena 19:00etan. Basabakabi kanpamentuko pertsonaien abenturez gozatu nahi baduzu, joan laster txartelak erostera, oso gutxi geratzen baitira. Prezioa 7 euro da.
B4

Eguberriko kontzertua

Kolitzak abesbatzak abenduaren 23an (larunbata) emango du Eguberriko kontzertu tradizionala. Azkoaga bandarekin eta Kolitza Gazte taldearekin batera arituko dira, eta prestatzen ari diren albumerako zuzenean grabatzeko baliatuko dute aukera. .
Errepertorioan ez dira faltako Madinaren Aita Gurea, Verdiren Vergine degli Angeli, Cantique de Noel (Adam), Gloria (J. Lanza), Pueri Concinite (H.Von Hereck) eta Aurtxoa Seaskan (G. Olaizola), ezta beste Gabon-kanta ezagun batzuk ere ez. .
.
San Severinoko elizan izango da 20:15ean.
B5

Olentzero Balmasedan

Olentzero ez da faltako urtero Balmasedako haurrekin izaten duen hitzordura. Ohi bezala datorren abenduaren 24an iritsiko da, 18:30ak aldera, bere lagun magikoekin batera. San Severino plazan jasoko du txikien nahi eta eskaeren berri eta gero Hedegile eta Martin Mendia kaleak ibiliko ditu.
B6

Kultura-arteko Eguberri apaingarrien haur-tailerra

Jakin nahi duzu nola ospatzen dituzten Gabonak munduko beste leku batzuetan? Abenduaren 27an eta 28an kultura-arteko Eguberri apaingarriei buruzko haur-tailer bat egingo da, ikasi eta ondo pasatzeko. Lehenengo eguna 5 eta 8 urte arteko haurrentzat izango da; bigarrena, aldiz, 9 eta 11 urte artekoentzat. Emakumearen Etxean egingo da, 11:00etatik 12:30era. Doako tailerra bada ere, aurrez izena eman behar da Emakumearen Etxean bertan.
B7

“Aztikeriak” haur- antzerkia

Txoborro eta Tor magoak sekulako aztikeriak prestatu dizkigute Gabon hauetarako. Sekulako ilusioak, eskapismoa eta umore handia, familian gozatzeko, datorren abenduaren 27an 18:00etan Klaret Antzokian. Hori guztia, publikoak ikuskizun itzelagoan konplize izatea eta parte hartzea bilatuz betiere. Ez duzu sinetsiko zure begiek ikusten dutena! .
.
Sarrerak dagoeneko ohiko tokietan salgai daude 4 euroan.
B8

“Futbolariak eta Printzesak” haur-antzerkia

Eta hurrengo egunean, abenduaren 28an, familia osoarentzako beste proposamen bat ordu eta toki berean, Eidabe Ekimen Kulturalaken eskutik. Odei eta Lur besteen aldean desberdinak direla sentitzen dute, ez dituztelako bete nahi ezartzen dizkieten arauak.. Lurrek Lur izan nahi du, eta Odeik Odei, eta ez dute nahi inork nola portatu behar duten esatea. .
Eszena laburrez osatutako komedia azkar honetan hautsi egiten dira topiko sexistak, eta umorea jartzen zaie berdintasuna zailtzen duten eguneroko egoerei. .
Gogoan izan: 18:00etan Klaret Antzokian. Lortu zure sarrerak 4 euroko prezio bakarrean ohiko guneetan.
B9

“Oliver Twist” musikala

Let’s Dance konpainia artistikoak, bere ekoizpenen hamargarren urtemugan, “Oliver Twist” musikal zoragarria aurkeztuko du, Charles Dickensen klasikoaren egokitzapen ederra. Londres viktoriarreko Oliver umezurtzak abentura liluragarriak bizi ditu askotariko pertsonaien artean, abesti eta dantza artean biziko ditugun pasadizo zirraragarriekin. Eszenan, 80 pertsonaia baino gehiagok hezurmamitzen dute magiaz eta abenturaz betetako istorio bat, bihotz oneko ume bakarti horren kontakizun ederrean barrena. Kantua, dantza, misterioa, abenturak… Ez ezazu galdu emankizun ikusgarri hau, Klaret Antzokian, abenduaren 29an 19:00etan. Sarrera-txartelak, 10 euroan, dagoeneko salgai daude Kutxabanken eta antzokiko txarteldegian.
B13

Gabonetako koroen tailerra

Abenduaren 29an, bi orduz, Gabonetako koroak egiten ikasi ahal izango dugu, atean edo nahiago dugun lekuan zintzilikatzeko. Doan irakatsiko da, Emakumearen Etxean, 11:00etatik aurrera. Izena eman lehenbailehen han bertan. Helduentzako tailer bat da.
B12

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak La Encartadan

Boinas La Encartada Museoak tailerren programarekin jarraituko du Gabonetako oporraldian. Egunero eta urtarrilaren 5era arte, apaingarriak egiteko bi tailer eskainiko dira, adinaren araberakoak. Pertsona bakoitzak euro bateko prezioa ordaindu beharko du. Tailerrak 12:00etan hasiko dira eta ordu eta erdi iraungo dute. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaizkie. Nahitaezkoa da erreserba egitea. Horretarako, deitu 946800778 telefono-zenbakira edo idatzi laencartada@bizkaia.eus helbidera.
B10

Errege Magoen desfilea

Errege Magoek Balmasedara etorriko direla baieztatu dute. Urtarrilaren 5ean etorriko dira, arratsalde eta gau magikoak baitira. Zuzenean iritsiko dira Ekialdetik, haur guztiak hartu eta Gabon hauetarako zer nahi duten jakiteko. 18:30ak aldera San Severino plazan izango dira, karrozekin Enkarterriko etorbidean eta Alde Zaharrean zehar desfilatuko du ondoren.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies