Muskiz San Juan 2020

Muskiz San Juan 2020

San Juan Muskiz

Kaixo muskiztarrak!
Egitaraua xehatzen hasi aurretik, Jai Batzordeak hainbat proposamen helarazi nahi dizkizue guztion artean ahalik eta jai girorik onena lortu ahal izateko:

Zuen balkoi, terraza edo leihoak gure jaietako ohiko elementuekin apaintzera animatzen zaituztegu, ospatzeko zerbait daukagula nabari dadila, bidali zuen argazki edo bideoak muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera, eta gure Facebook eta Instagram atarietan argitaratuko ditugu.
Egunotan gure ohiko jaietako jantziekin janztera gonbidatzen zaituztegu, ipini zapia eta ateratzen bazarete, eraman jaietako edalontzi berrerabilgarria.

PAELLAK: Aurten ezingo da ohiko lehiaketarik antolatu, baina guztiguztiok zuen etxe, txoko eta abarretan paellak prestatuz San Juan eguna ospatzera animatu nahi zaituztegu. Bidali zuen argazkiak: muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera, eta, jakina, ERRESPETA ITZAZUE BETI INDARREAN DAUDEN OSASUN NEURRIAK.

SARDINA JANA: Arratsaldean, sardina gozo-gozo batzuk prestatzera animatzen zaituztegu. Bidal itzazue zuen argazkiak: muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera.
Helarazi nahi dituzuen argazki guztiak muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera, zenbat eta gehiago orduan eta hobeto. Jasotzen ditugun guztiekin bideoak prestatzen joango gara, sare sozialen bidez zabaltzeko.

OSO GARRANTZITSUA! Aurrez aurreko jardueretan, esaterako, kalejiretan edo ibilaldietan, errespetatu uneoro indarrean dauden osasun neurriak eta saihestu jende-pilaketak.
Eta gogora ezazue jarduera guztiak on-line izango direla, ikuskizunak, elkarteetako agurrak, pregoi birtuala, bideoak, argazkiak… Ekintza hauek guztiak sare sozialetan jarrai ditzakezue, Muskizko Jaiak 2020 Facebook eta Instagram
kontuetan.

Asteartea 23
19:00 – TXUPIN BIRTUALA.
Aurten honakoek irakurriko dute pregoi birtuala: 35. urteurrena ospatzen duen GOIZALE ESKAUT TALDEAk; Muskizko Mendiz-Mendi Txirrindularitza Clubeko ANNE DE PABLO 2019-2020 denboraldiko Bizkaiko eta Euskadiko Ziklo-kros Txapeldunak; eta Club Karate Full Contact Muskiz taldeko txapeldunak, NAHIKARi MONTESek, Espainiako eta Ipar Eremuko Txapeldunak, IZARO HIGUEROk, 2019ko Light Contact-eko eta Kick Light-eko 2019ko Espainiako Txapeldunak, RUTH CIEZAk, 2019ko Espainiako eta Ipar Eremuko Txapeldunak, eta GARAZI HUMARANek, 2019ko Espainiako Txapeldunak.
Txupina MUSKIZKO BABES ZIBILAk jaurtiko du, pandemia garai honetan egin duten lan bikainarengatik. Txupinaren ostean, gure jaien alde topa egingo dugu. Jaietako zapiak lepoan, topa egingo dugu gure festen alde. Gora Muskizko Jaiak! Aupa Muskiz!, eta gogoratu, igorri zuen argazkiak muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera.
Txupinaren ostean, Muskizko Emakumeen Elkarteak agurtu egingo gaitu, euren on-line TXOKOLATE JANAREKIN, eta MUSKIZKO GAZTERIAren jaietako aurkezpena egingo da gure sare sozialen bitartez. On-line TRIBIALA, BARBADUN PILOTA taldearen eskutik, egunean zehar erantzun ahalko diren Clubari buruzko galderak. Sariak: garaikurra
19:30 – ZAI ZOI BELE Muskizko BATUKADA FEMINISTAk gure kaleak animatuko ditu KALEJIRA batekin, Ikurrina parketik atera eta Antonio Trueba eta El Crucero inguruak igaroko dituzte.
19:30 – KALEJIRA, Muskizko JARRAITZEN DUGU Txistulari Taldearekin, Meatzari Plazatik San Juanera eta Oiankasera.
19:30 – Ordu horretatik aurrera eta 22: 00ak arte pintxo-potea herriko hainbat tabernetan, MUSKIZKO GAZTERIAren laguntzarekin. GOGORATU garrantzitsua dela indarrean dauden osasun neurriak errespetatzea.
20:00 – TXOSNEN AGURRA (HARITZKANDA, MUSKIZ ESKUBALOIA, MUSKIZKO GAZTERIA eta STOP BULLYING) gure sare sozialen bitartez.
20:15 – ZUZENEKO ANIMAZIOA IGOR DJrekin gure sare sozialetan, bidali zure agurrak eta eskatu zure abestiak.
22:00 – On-line KONTZERTUA, SUPERALFA bertako taldearekin. Kontzertua amaitutakoan IGOR DJrekin jarraituko dugu ekitaldi sinbolikoa amaitu arte.


San Juan Gaua
2:50 – SAN JUAN GAUA, EKITALDI SINBOLIKOA ARGIZ ETA KOLOREZ BETE DITZAGUN GURE BALKOI, LEIHO ETA TERRAZAK!
Aurten ezin ditugu ospatu, ez zuzien jaitsiera, ez San Juan sua, baina ezerk eta inork ez dizkigu ilusioa eta itxaropena ostuko. Ez daukagu surik, baina argiak izango ditugu!
Gure balkoi, leiho eta terrazak argiz eta kolorez beteko ditugu, zenbat eta gehiago orduan eta hobeto, Udalak banatutako LED makilak erabiliko ditugu, bai eta gure gau magikoa argiztatzeko balio dezakeen beste edozein elementu ere.*
22:50 – Suziria jaurti eta gero, gure argiak piztuko ditugu, 10 minutuz.
Argazki piloa egitera, bideoak egitera eta guztia: muskizkojaiak2020@gmail.com helbidera igortzera animatzen zaituztegu.
23:00 – Bigarren suziria jaurti ondoren, gure argiak itzali eta pandemia honetan zehar gu guztiok babestu eta zaintzearren dena eman dutenen omenez txalo egingo dugu, beti hor egon diren Profesional eta Boluntario guztien
omenez, beti hor egon direlako, behar handiena izan dugunean. Eta txalo egingo dugu, hurrengo urtean berriro ere gure San Juan gaua ospatuko dugun itxaropenaz, guzti-guztiok elkarrekin, gure San Juan suaren inguruan.

Asteazkena 24 – San Juan eguna 2020
Ateratzen bazarete, gogoratu jaietako ohiko jantziak ipintzeaz, hartu zuen jaietako zapia eta tabernetara joanez gero, eraman itzazue jaietako edalontzi berrerabilgarriak.
11:00 – AURREZ AURREKO KALEJIRA, JARRAITZEN DUGUrekin, Gibatik hasita, El Ojillo, Antonio Trueba, El Crucero eta Sobalbadun inguruetatik.
11:30 – Ordu honetatik aurrera, DISKO-IBILTARIA (zuzenean) Muskizko hainbat auzotatik, jai egun honetan zehar.
11:30 – On-line Agurra MUSKIZKO TIRAGOMA LAGUNAK elkartearen eskutik.
11:30 – BARBADUN PILOTA TALDEAREN ETA OINATZ BENGOETXEA, AIMAR OLAIZOLA ETA MIKEL URRUTIKOETXEA PILOTARIEN AGURRAK.
11:45 – DANTZA AKTIBOKO erakustaldia, on-line.
12:00 – DENBORA KOLPEKA taldearen zuzeneko animazioa, San Juan ingurutik.
12:00 – On-line BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Igor Elortza. Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia.
12:30 – OHOREZKO AURRESKUA, on-line, Oier Agirreren eta Guiller Higueraren eskutik.
13:00 – XV TXISTU KONTZERTU BIRTUALA, honakoen parte hartzearekin: Martín Barcelona tenorea, Muskizko Txikiteroak, Portu Brass Metal Boskotea eta Euskal Herriko Txistulariak.
14:00 – PAELLAK, bidali zuen argazkiak. Argazki dibertigarri eta orijinalenak 50 €-ko erosketa txartela irabaziko du, Muskizko saltokietan gastatzeko. GOGORATU! Errespeta ditzagun une oro indarrean dauden osasun neurriak.
14:30 – HIRUGARREN ADINAKOEN ELKARTEAREN AGURRA sare sozialetan.
17:30 – INTZARRI taldearen emanaldia, gure sare sozialetan.
18:00 – Muskizko “BAILARTE” taldearen erakustaldia, on-line.
18:30 – AUTODEFENTSA MASTERCLASSA, Muskizko Karate Full Contact Clubaren eskutik.
19:00 – MUSKIZTARRAK ELKARTEAREN agurra. Urtez urte sardinak banatzen dituzte gure jaietan, baina aurten ez da posible izango, baina zuen familia edo koadrilekin sardina gozoak prestatzera animatzen zaituztegu, Oroitu zuen argazkiak helarazteaz, argazkirik dibertigarri eta orijinalenak 50 €-ko erosketa txartela eskuratuko du, Muskizko bertako saltokietan gastatzeko.
19:15 – IPUIN-KONTALARIA on-line. Alberto Bargosek ipuin zoragarri bat prestatu digu: “Non dago San Juan sua? Muskizen zehar suaren bila!”
20:00 – DENBORA KOLPEKA taldearen emanaldia sare sozialetan.
20:30 – MUSKIZKO GAILURRETATIK 2020 lasterketako irabasleen eta koadrilen irabasleen izanak izenak argitaratuko dira, baita belaunaldien arteko ibilbidearenak ere, biak ere MUSKIZKO GAZTERIAK antolatuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies