San Antontxu azoka 2023

San Antontxu azoka 2023


Urtarrilak 18 , Mungian
Mungiak ganadu azoka eta txorizo eta odolkien lehiaketaren XXV. edizioa berreskuratuko ditu, San Anton egunaren biharamunean ospatuko dena. Halaber, jaiegunarekin lotutako jarduerak aurreko eta ondorengo egunetara zabalduko dira.
Egun handia 18an izango da, San Antontxu azoka handiarekin. Bertan, ganadua, animaliak, artisau-produktuak, landareak eta frutak, txorizo eta odolkien Euskadiko lehiaketa eta abar erakutsiko dira. Nekazaritzako eta lorezaintzako makinen, fruta-arbolen, apaingarrien eta autoktonoen salmenta ere egongo da, baita nekazaritzarako erremintena ere. Guztira 60 erakusketari izango dira. Arratsaldean, esku pilotako partiduez eta Munduari bira 80 egunetan haurrentzako antzerkiaren emanaldiaz gozatu ahal izango da. Urrats taldeak emango dio amaiera egunari bere kontzertuarekin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies