Muskiz – Musika eta Umorea 2019

Muskiz – Musika eta Umorea 2019

Tres días con el Grajo

Teatro-Concierto en dos actos

Azaroak 16 Larunbata
19:30 · 7€ · Meatzari Aretoa (Muskiz)

Jose Luis Nieto | Patricio Musalem

TRES DÍAS CON EL GRAJO José Luis Nietoren kontakizuna da; piano-jotzaile ospetsua da eta bere kontzertuan tarteka-marteka José Luis Nietok berak kontatzen du.

Istorio honek hamahiru koadro zeharkatzen ditu (Euria; Udaberria; Sua; Arima; Abiatzea; Elkarrizketa bat; Haizetea; Eskolako Patioa; Kanpai Ortodoxoak; Gerra; Elegia eta Errusiar Zirkoa), eta koadroetako bakoitza Sergei Rachmaninov konpositore errusiarraren musika pieza baten ispirituarekin uztartzen da.

Antzezpen honen bitxikeria berezi gisara, hiru une desberdinetan, ikus-entzuleek erabakiko dute istorioaren bilakaerak nola jarraituko duen.

Patricio Musalem zinegile txiletarrarekin elkarlanean, ikuskizun honetan, pianoa jotzen den bitartean, soinu efektu batzuk erreproduzitzen dira, eta piano hotsa osatzen dute, betiere pieza bakoitzarekin bat etorriz eta zati literarioarekin bat eginez.

Mandíbula Afilada

Azaroak 23 Larunbata
19:30 · 15€ · Meatzari Aretoa (Muskiz)

Jon Plazaola | Noemí Ruiz
PENTACIÓN ESPECTÁCULOS & TXALO PRODUCCIONES

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.

Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin?… Eta guzti hori da Moko zorrotza.

El Enjambre

Azaroak 30 Larunbata
19:30 · 18€ · Meatzari Aretoa (Muskiz)

Naiara Arnedo | Itziar Atienza | Sara Cozar | Getari Etxegarai | Aitziber Garmendia | Leire Ruiz
VAIVÉN PRODUCCIONES

Euskadiko onenetariko aktoresa talde honek komeria honetan txikitako lagun koadrila bat osatzen dute. Asteburu pasa joango dira landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala: trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga… eta erlauntz bat.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies