MUSKIZ – SAN JUAN 2018

MUSKIZ, ekainak 22 - 30


Muskizko jaiak programa

Zorionak Muskiz!!

Badirudi atzo izan zela, eta dagoeneko urte bat igaro da… Bada, hobeto, berriro ere hemen daudelako San Juan Jaiak. Aurten San Juan eguna igandea izango denez, gure herriko festak ostiraletik igandera bakarrik ez izateko, hurrengo asteburura arte luzatuko dugu egitaraua, iaz bezalaxe. Ekainaren 22tik 30era, gozatu!
Segi dezagun aldarte onez hartzen Muskizko jaietan gure herria bisitatzera hurbiltzen diren pertsona guzti-guztiak, gure herriaz harro gaudelako eta jai hauek gure herriaren erakusleiho direlako.
Auzotarroi betiko mezua helarazi nahi nizueke: gozatzeko, parte hartu behar dugu; eta badago zertan parte hartu: lehiaketa gastronomikoak, ikuskizunak, musika, pilota, herri kirola… Eta, batez ere, gure gau handia, suaren jaia: San Juan gaueko zuzien jaitsiera, San Juan sua eta su artifizialak.
Iaz zuziak banatzeko modua aldatu genuen, eta sistema berria denon gustukoa izan zen. Beraz, aurten ere jaitsieraren aurreko astean banatuko ditugu zuziak, jaitsieraren irteeran banatu beharrean, pilaketak saiheste aldera. Esku artean duzun egitarau honetan ondo azalduta dago horri buruzko informazio guztia.
Bukatzeko, Jai Batzordeak, Muskizko txosna eta hainbat elkarteekin batera, eraso matxista, homofobo eta xenofoboen aurkako protokolo bat abian jarri duela jakin arazi nahi dizuet.
Zure jaiak dira, gure jaiak. San Juan plazan elkartuko gara.
muskizf3
muskizf1

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies