KANPOMARTXO 2018 · ERANDIO

KANPOMARTXO 2018 · ERANDIO

KANPOMARTXO 2018 · ERANDIO · 25 URTE
AKARLANDAN
Apirilak 20, 21 eta 22


APIRILAK 20, OSTIRALA
MURSEGO
Kantautorea
Ordua: 19:30
Tokia: Motagane txakolina

APIRILAK 21, LARUNBATA
Astrabuduan, Mendiguren Plaza
19:00 Plaza dantzak (trabudurekin)
21:15 garilak 26ren kolaborazioa
21:30 ETS (EN TOL SARMIENTO)

APIRILAK 22, IGANDEA
Kanpomartxo Eguna
Erandioko euskaldunek elkar ezagutzeko, elkarrekin biltzeko, herria euskaraz girotzeko eta gure hizkuntzaren erabilpen-esparruak zabaltzeko, jaio zen BERBOTS, ERANDION EUSKARAZ! Elkartea 1993. urtean.
Beste ekimen batzuen artean, hainbat hamarkadatan galdutako "Kanpomartxoa" izeneko ohitura berreskuratu zuen 1994an. Beraz, aurtengoa hogeitaboskarren edizioa dugu.
Euskara gauza atseginei lotzeko asmoz antzina gure artean galdutako ohitura berreskuratu genuen, non bazkaria, musika eta dibertsioa ez dauden faltan.
Jatorriz, Inauteri edo Haratuzte aurreko igandean familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han elkarrekin sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Jatorrizko sasoia errespetatzen ez dugula jakin badakigu ere, egun argi gehiago izateko eta eguraldi lagungarriagoa izateko asmoz (gehienetan horrelaxe izan da) garai honetan egiten dugu guk urtero. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori oinarritzat hartuz, birmoldatu egin dugu, inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez bertan euskara ardatza delarik. Herriko hainbat talderen elkarlanaz euskararen inguruko jai-eguna antolatzen dugu eta bakoitzak ahal duenarekin eta dakienarekin parte hartzen du, guztiok egun ederraz gozatzeko aukera izan dezagun. Horrela, eta hau da garrantzizkoena, guztiok gara benetako protagonistak.
Kanpomartxo egunean euskara, kultura eta Erandio herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna. Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoaren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:

• Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea.
• Herriko jende askoren agendan sartuta dago Kanpomartxo eguna
• Harreman estuak izatea beste elkarte batzuekin
• Berbots bada nor, euskalguintzaren erreferente herrian
• Erdaldun askorentzat ere Kanpomartxok badu bere xarma

Egun osoan autobus zerbitzua izango da auzoetatik bertaratzeko.
Aurtengo edizioa, hogeitaboskarrena, berezia izanik aparteko Kanpomartxoa ere burutu nahi dugu eta horregatik ez gara mugatuko igandeko ekitaldietara. Oraingoan, ospakizunak merezi duenez, hiru egunetan izango dugu zer gozatu.
Ostiralean, hilaren 20an, 19:30etan Mursego kantautorearen emanaldia izango dugu Akarlandan bertan dagoen Motagane txakolindegian.
Larunbata arratsaldean, Astrabuduko Mendiguren plazan, plaza dantzak eginez gorputza astintzeko eta lagunekin dantzan aritzeko aukera izango dugu Trabudu taldeak gidaturik. Eta 21:30etan ETS EN TOL SARMIENTO talde arabarraren kontzertua izango dugu Garilak 26 taldearen kolaborazioaz.
Eta igandean, KANPOMARTXO EGUNA.
Eguna hasiko gara Musika eskolako trikitilariek alaituta ondoren herriko dantza taldeen emanaldiaz gozatzeko (Goi-alde, Trabudu eta Uztargi). Fredi eta Xabi Paia anaiak bertsotan arituko zaizkigu ondoren. Urte hauetan guztietan bertsolari asko izan dira gurekin, baina Fredi eta Xabi bereziak dira guretzat ingurukoak izanik eta urte askotan Kanpomartxo egunean gure artean izan ditugula nahiz eta bertsio saiorik ez izan. Lehen aldiz etorri zirenean gazte-gaztetxoak ziren. Sabela ere bete behar denez herri bazkaria izango dugu eta bazkalosteko kantuak Roberto Etxabarriarekin, hau ere kanpomartxoren lagun zaharra eta handia, eta herriko Kantagunea taldeak lagunduta.
Umeek ere bere lekua izango dute eta berarentzat erromeria berezia izango da ondoren nagusiak Luhartz taldeak dantzan jarriko gaituela nekatu arte, urtero-urtero legez.
Era berean, egun osoan, umeentzako jolasak, puzgarriak, abentura parkea, txosna, musika, taloa…. izango ditugula.
Beti bezala, Berbots Erandioko euskaltzaleen topaguneak antolatzen du Kanpomartxoa baina ezinezkoa litzateke aurrera eramatea eta ganoraz ospatzea herriko hainbat talde eta pertsonaren laguntzarik gabe: Musika eskolako trikitilari eta pandero joleak, Goi-alde, Trabudu, Uztargi, ALBE Algortako bertso eskola, Kantagunea, Kilkirtxu, Ikastetxeetako guraso elkarteak, Auzokide alkarteak…. Guztiei eskerrik asko egun hau 25 aldiz Kanpomartxoa posible egiteagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies